Zaparraie euskara taldeak datozen egunetan herriko eragileei euskararen erabilerari buruzko gutuna helaraziko die —enpresa arloa aurrerago landuko dugu—.
Hauek dira eragileei bidaliko diegun eskutitzaren ardatz batzuk:
- Euskararen berreskurapenerako lanean gabiltza eragileak eta herritarrak. Oraindik bada zereginik.
 - Azpeitian gazteleraz hainbat esparru.
 - Euskarak historikoki zapalkuntza jaso du.
 - Euskaraz aritzeko baliabideak badaude.
 - Funtsezkoa da euskaldunok kontzientzia handiagoa izatea.
 - Zaparraiek jarraipena egingo du.
 
Kanpaina gehiago egingo ditugu hurrengo hilabeteetan: errenta aitorpena euskaraz, euskal abizenak euskal grafian...
