(👍) Badakite sua egiten

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👍/ Azpeitiko suhiltzaileen parkean dena euskaraz dute izendatuta kamioietan nahiz parkean, eta abisuak eta eta bestelakoak denak euskaraz ematen eta jasotzen dituzte. "(...) Esna dadila piztia, zeren kea usaindu duelako izanen da, eta guk badakigu sua egiten", esan zuen Garazi Arrulak Korrikaren bukaerako hitzaldian; Azpeitiko suhiltzaileek ere badakite euskararen sua egiten.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide