Lehengo ostiralean (apirilak 19), aurtengo Kilometroen egitarauaren barruan, Ikasle Topaketa izan zen Azpeitian. Besteak beste, eta Zaparraiek antolatuta, Mihiluze jolasa izan zen, euskara eta euskal kultura ardatz hartuta. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak eta Baionako, Oiongo, Zangozako eta Getxoko ikastoletakoak izan ziren, berrehunen bat. Oso ondo irten zuen denak.
Herritarren kontzientzia nazionalean eta linguistikoan eragitea da Zaparraieren helburua.
Argazkian, Mihiluze jolaseko une bat, plazan.