(👎)"Izan naizen guztietan, gazteleraz"

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek bidali dizkigu mezua eta argazkia: "Anbulatorioan tramiteak egiteko txanda hartu behar da. Honek ere badu aukera euskaraz jartzekoa, baina izan naizen guztietan gaztelerazko moduan zegoen...". Salaketa hori ere Behatokira eta Elebidera pasatuko dugu.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide