UEMA Eguna izan zen lehengo larunbatean, Lesakan (Nafarroa), eta, besteak beste, euskara taldeen topaketa egin zuten, udaletxean. Parte hartu zuen Zaparraie Azpeitiko euskara taldeak. Besteak: Zarauzko Zirika, Bortzirietako Bor-bor, Dimako Abizarie, Hernaniko Dobera, Oiartzungo Ttur-ttur, Gatikako Gogoz, Berrobiko, Orioko eta Mutrikuko sare euskaltzaleak, Arbizuko euskalgintzako kide bat eta UEMAko langile batzuk. Pare bat orduko topaketa izan zen. Kide guztiek eman zituzten azalpenak, eta denek egin ekarpenak.
Zaparraieren aipamenak, apunte gisa emanda:
- Euskal Herriaren nazio eraikuntzan, herrigintzaren garrantzia.
- Prozesu orekatu baterako, herrietako (euskara) dinamiken garrantzia, nazio erakundeenaz gain. Herriago egiten du Euskal Herria.
- Euskararen berreskurapenerako eta zabalkunderako, oinarritik ‘periferia’ alderako prozesuaren beharra. Uhin edo kipularen metafora: adostasunak zabaltzen joan, bermeak eta sendotasuna izate aldera.
- XXI. mendean ere kanpo faktoreen arriskuak: digitalizazioa, migrazioa… Abiada bizian doaz aldaketa sozialak eta kulturalak. Erreakzionatu beharra. Aktibazioa. Erne sarri gogoeta prozesuetan egotearekin.
- Kontzientzian oinarritako pausoak.