Gorka Torre euskaltzale eta ekintzailearen hitzaldia ekainaren 12an

Gorka Torre.

Basazabal jauregian izango da, 18:30ean. Gaia: 'Euskararen zapalkuntzari aurre egiteko borroka Ipar Euskal Herrian'. Zaparraiek eta Naziogintzak antolatu dute. 

Joan den martxoan Baionako Auzitegiak 500 euroko isuna eta hilabete bateko kartzela zigorra jarri zion Gorka Torreri, Donibane Garaziko eta Izpurako (Nafarroa Beherea) hainbat osasun etxetan euskararen aldeko pintadak egitea leporatuta. Herribiltzak antolatutako ekinbidean parte hartu zuen Torrek orduan. Bere bizitza militantean hainbat ekintza egina da; asko, euskararen alde. Ekainaren 12an Azpeitian izango da hitzaldi bat ematen. Zaparraie euskara taldeak eta Naziogintza taldeak antolatu dute saioa.

  • Ekainak 12, asteazkena.
  • 18:30.
  • Basazabal jauregia, Azpeitia.
  • Gaia: Euskararen zapalkuntzari aurre egiteko borroka Ipar Euskal Herrian.
  • Antolatzaileak: Naziogintza taldea eta Zaparraie euskara taldea.

"Frantziako eta Espainiako estatuek inposatzen diguten koadro legalean euskara hiltzen da", esan zuen Torrek duela aste batzuk, Ipar Euskal Herriko Hitza-ri emandako elkarrizketa batean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide