Sanjuandegiko festak 2024

Sanjuandegiko tiobiboetan, euskal musika eta idatziak euskaraz

Sanjuandegiko festetako barraketako batean idatzia euskaraz, atzo ateratako argazkian. (Zaparraie)

Festetan umeen eta gaztetxoen eremu garrantzitsua da tiobiboena, eta inportantea da han ere euskarazko erreferentziak izatea. Hala, Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak eta Zaparraie euskara taldeak, elkarlanean, Sanjuandegi auzoko festetako barrakei eskatu diete euskal musika eta saioetako prezioen-eta inprimakiak euskaraz egon daitezela. Materiala eman diete.

Udala duela urte batzuetatik ari da barraketan euskal musika egon dadin lanean, euskarazko kanten bilduma emanda. Aurten, Zaparraiek atrakzio bakoitzari gutuna helarazi dio, euskararen berreskurapenerako eta hedapenerako arrazoiak azalduz.

Sanjuandegiko festetan jarraipena egiten ari gara, eta ari dira eskaera betetzen. Eskerrik asko! Atzo pare bat atrakziotan falta ziren euskarazko idatziak, eta haiei berriro eskatuko diegu jartzeko.

Lanean segituko dugu tiobiboen eremuan ere aurrerapauso gehiago eman daitezen: seinaletika propioan, gau parteko musikan... Beraz, Santio eta San Inazio festei begira ere kanpaina egingo dugu udalak eta Zaparraiek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide