#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek bidalia: "Hilabeteak edo urteak dira Landetako kiroldegiko tabernaren kudeatzaileek idatziz jartzen dituzten oharrak erabat erdaraz edo batik bat gazteleraz jartzen dituztela. Harrituta nago nolaz luzatu den egoera hau horrenbeste denboran, udalaren instalazioa dela jakinda, eta hainbat langile eta horrenbeste herritar egunero han ibilita. Ea egoera zuzentzen den". Salaketa hori ere Behatokira eta Elebidera pasatuko dugu.
Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.