Besteak beste, Mikel Labakak Lezoko mahai inguruan esan zuen euskarak futbolean ere agerraldi garrantzitsuetan egon behar duela; euskarazko adierazpenak jasotzeko itzulpen zerbitzuak jarri behar direla, beste hizkuntzekin gertatzen den bezala; kirolari euskaldunek ez dutela justifikatzen ibili beharrik euskaraz hitz egin nahi badute; edota euskal klubek apustu handiagoa egin behar dutela euskararen erabileraren alde.
Lezoko mahai inguruan Mikel Azkune azpeitiarra izan zen Touringeko ordezkaria. Azkunek aipatu zuen Errenteriko futbol klubean euren zuzendaritzak euskararen erabilerarako irizpideak zehaztu zituela (bideoa), baina ohartarazi zuen klub amateurretan ez dagoela euskara planei jarraipena egiteko profesionalik (bideoa).