(👎) Sanjuandegiko Baigeran hizkuntza eskubideak urratuta

Sanjuandegiko Baigeran oharrak, gaztelaniaz. (Zaparraie)

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Maiatz bukaeratik berriz ere irekita dago Sanjuandegiko Baigera, adinekoen taberna-elkartea. Udal eraikina da, baina urratuta daude euskaldunon hizkuntza eskubideak. Ikus argazkia; hil honen hasierakoa da, Zaparraie euskara taldeak ateratakoa. Salaketa hori ere Behatokira eta Elebidera pasatuko dugu.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide