(👎) Azpeitiko Laboral Kutxatik eskutitza, gaztelania hutsean

Laboral Kutxaren Azpeitiko bulegoa. (Zaparraie)

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek bidalia: “Gure amak Azpeitiko Laboral Kutxatik eskutitza jaso zuen, gaztelania hutsean. Neu naiz haren kontu korrontearen baimendua, eta eskutitza eskuan, kexa formala idatzi nuen. Zuzendariari igorri nion mezua zera izan zen: gure hizkuntzari egin dioten urraketa lehenbailehen bideratu eta zuzendu dezatela”.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide