(👎) "Flipatzen" sustapen bideoen hizkuntzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zaparraie euskara taldea

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia👎/ Herritar batek aipatu digu “flipatzen” ari dela Azpeitiko X arropa dendak bere sustapenean egin duen "aldaketarekin", "nabarmena” izan baita: “Orain Instagrameko bideoak gazteleraz egiten ditu”. Salaketa hori ere Behatokira pasatuko dugu.

Lehen iruzkin salaketan, ez ditugu jarri ohi erreferentzia zehatzak (dendaren izena...). Salaketa Hizkuntz Eskubideen Behatokira pasatzen dugu, eta Behatokiak jakinarazpena pasatzen dio eragileari. Honek urraketak egiten segitzen badu, orduan jarriko ditugu izena-eta. Irizpide hori du Zaparraie euskara taldeak.

Herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide