(👍)Errezil Etxearen adibidea: lan munduan, euskaraz

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👍/ Errezil Etxea ibilgailuen konponketarako-eta Azpeitiko tailerrak euskaraz egiten ditu fakturak eta bestelakoak. Lan munduan ere euskaraz funtziona daitekeen seinale. Kontzientzia kontua da. Beheko argazkian, Errezil Etxearen faktura bat, egun hauetakoa.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide