(‼️) Ikur berria, arreta deitzeko

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia ‼️/ Hizkuntza erabilera eta eskubideei buruzko iruzkinetan ikur berri bat erabiliko dugu hemendik aurrera: harridura ikurra, arreta deitzeko asmoz. Euskararen arnasgune bat da Azpeitia, oso garrantzitsua, baina iruditzen zaigu euskaraz gain gaztelera darabilten entitateek badutela zer pentsatua, horrela Azpeiti batean ere kaltetua euskara delako. Segituko dugu, beraz, urraketak salatzen (ez dugu beti asmatzen), kasu onak txalotzen... edota arreta deitzen. Bizi euskaraz!

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko, txalotzeko edo arreta deitzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide