(👎) "Berean pijo jarraitzen dute"

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek bidalia: "Ez dakit Behatokitik zerbait iritsiko zitzaien, baina berean pijo jarraitzen dute Clarel-eko horiek...". Beste behin ere atera genuen Clareli buruzko salaketa bat, baina euskaldunon eskubideak urratzen segitzen du; horregatik aipatu dugu orain haren izena.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko, txalotzeko eta arreta deitzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera edo gure sare sozialetara (Instagram / X / Facebook / Telegram), eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide