(👎) Eroski, zer arraio!

(Argazkia: Zaparraie)

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Eroski, zer arraio! Zuen iragarki hau gazteleraz iristen ari da Azpeitiko etxeetara. Herri euskaldun bat da gurea, eta euskararentzat eta euskaldunontzat, arnasgunea. Salaketa hori ere Behatokira pasatuko dugu.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko, txalotzeko eta arreta deitzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera edo gure sare sozialetara (Instagram / X / Facebook / Telegram), eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide