(‼️) "Euskaraz ongi ez idaztea ere urraketa da"

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia ‼️/ Herritar batek bidalia Zaparraieren e-postara: "Herriko taberna bat berriro ireki dute, eta sare sozialak martxan jarri eta karta berria plazaratu dute. Horrelako testuetan euskara batua edo azpeitiarrera erabili behar litzatekeen baloratu gabe, testuak akatsez beteak daude. Euskaraz ongi ez idaztea ere euskaldunon eskubideak urratzea da. Guk euskara errespetatzen ez badugu, nork errespetatuko du?".

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko, txalotzeko eta arreta deitzeko modukoa, bidali testu labur bat eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera edo gure sare sozialetara (Instagram / X / Facebook / Telegram), eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide