Zaparraieko kide batek honako idatzia egin du: “Gabonetan Azpeitiko anbulatoriora joan nintzen bi aldiz, medikuarengana. Bietan mediku erdalduna tokatu zitzaidan, nahiz eta Osakidetzako nire agirian euskaraz artatzeko jartzen duen. Azpeitia bezalako arnasgune batean hori pasatzen dela jakinda, beste osasun zentroetan auskalo zer eta nolako eskubide urraketak pairatzen dituzten euskaldunek. Noiz arte egoera hau? Justizia euskararentzat!”.
Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko, txalotzeko eta arreta deitzeko modukoa, bidali testu labur bat eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera edo gure sare sozialetara (Instagram / X / Facebook / Telegram), eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.