(👎) Ez, atzeko aldean ez du euskarazko bertsiorik

Erabiltzailearen aurpegia Zaparraie euskara taldea

(Argazkia: Zaparraie)

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia (👎) / Herritar batek honako gutun hau jaso du Azpeitiko zentro psikotekniko batetik, gaztelania hutsean. Ez, atzeko aldean ez du euskarazko bertsiorik. Euskararen arnasgune handienean, gure hizkuntzari lehentasuna ematetik urrun, oraindik ere badira komunikaziorako gaztelania soilik erabiltzen dutenak.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko, txalotzeko eta arreta deitzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera edo gure sare sozialetara (Instagram / X / Facebook / Telegram), eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide