(👎) "Ez al da ba kabitzen bide bazterrean?"

Sistiaga Errekan bide bazterrean dagoen kartela.

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek honako kexa helarazi digu seinale hauek denbora asko daramatelako erdara hutsean, Loiolako Gogarte etxetik gorantz doan bidean, harrobia baino lehenxeago. Irakurri herritarrak idatzitako bertsoa!

Herritar batek herriko bide bazter bateko argazkiak helarazi dizkigu. Bertan, gaztelania hutsez ageri dira bi seinale: "Salida de camiones" eta "Atención-peligro voladuras". Loiolako Gogarte etxetik gorantz doan bidean, harrobia baino lehenxeago, atera ditu argazkiak. Udalari kontsulta egin ostean, erakundeak jakinarazi du ez direla berak jarritako seinaleak.

Honako bertsoa idatzi du herritarrak:

Euskararen aurkako
joera indarrean
bazterrean utzita
era ankerrean
ez al da ba kabitzen
bide bazterrean?
Ni ez nabil oker hau
hemen salatzean
ikurron jabea bai
horrela jartzean
hizkuntz eskubidea
urratuz bidean!
 
*Andoni Rekondok Gipuzkoako Bertsolari txapelketako finalean, hasierako agurrean, erabilitako doinuan.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko, txalotzeko eta arreta deitzeko modukoa, bidali testu labur bat eta argazkia zaparraie@gmail.com  helbidera edo gure sare sozialetara (Instagram / X / Facebook / Telegram), eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide