Zaparraie ere 'EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!' elkarretaratzean izan da

EITBko zuzendaritza postuetan ere euskara eskakizuna eskatzeko elkarretaratzea. (Argazkia: Zaparraie)

EITBko zuzendaritzakoek euskaraz jakin behar dutela exijitzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, asteartea, EITBren Bilboko egoitzaren parean. Bertan izan zen Zaparraieren ordezkaritza ere.

EITBko lanpostu guztietan bezala, zuzendaritza postuetan ere euskara eskakizuna ezartzea eta betearaztea eskatu du Zaparraie euskara elkarteak, euskalgintzako beste hainbat eragilerekin batera. Elkarretaratzea atzo, asteartea, izan zen, EITBren Bilboko egoitzan, EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita! leloarekin. EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek eta Aldatu Gidoia mugimenduak deitu zuten, eta 30 eragilek bat egin zuten, tartean, Zaparraie euskara elkarteak. Hori horrela, bertan izan zen Azpeitiko ordezkaritza bat.

Berria egunkariak jaso ditu atzoko kronika eta bateko zein besteko adierazpenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide