Zaparraiek bat egin du UEMAk deitutako elkarretaratzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Zaparraie euskara taldea 2025ko uzt. 18a, 15:30

Voxen eskariz EAEko udal legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ditu Espainiako Auzitegi Gorenak ere eta hau salatzeko, bihar 12:00etan, udaletxe aurrean egingo den kontzentraziora azaltzeko deiarekin bat egiten du Zaparraiek.

Voxen eskariz EAEko udal legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ditu Espainiako Auzitegi Gorenak ere. Larria da epaia, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen diren udalei eragiten die. Horregatik, UEMAren zuzendaritza batzordeak agerraldia egin zuen atzo eguerdian hedabideen aurrean, UEMAren izenean adierazpena irakurtzeko.

Horrekin batera, UEMAko kide diren 118 udalei dei egin die, epai hau salatzera eta euskaldunon eskubideen alde egitera kalera atera daitezen, Euskararekin bat lelopean, udaletxeen aurrean elkarretaratzeak eginez, larunbat honetan, uztailaren 19an, 12:00etan. UEMAk deialdi horiekin bat egitera deitzen ditu udalak, euskalgintzako eragileak eta herritarrak. Epaiaren larritasunak merezi du kalera ateratzea, gure eskubideen defentsan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide