#HizkuntzaEskubideakAzpeitia. Herritar batek jakinarazi digu ezin dituela euskaraz erosi abuztuaren 1ean Izarraitz pilotalekuan jokatuko diren zesta punta partidetarako sarrerak: "Hiru hizkuntza dauzkagu aukeran, baina hirurak erdal hizkuntzak (gaztelania, frantsesa eta ingelesa)". Herritar horren arabera, ez da onargarria herri euskaldun batean jokatuko diren euskal kirol baterako sarrerak euskaraz eskuratzeko aukera ez izatea. Webguneko hainbat deskribapen euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dauden arren, haren hezurdura, aukera eta zehaztapen nagusiak ez daude euskaraz.