Zortziko zezenzale elkarteak aurtengorako prest duen ekintza sortari luxuzko hasiera eman zion asteburuan; izan ere, Soreasu antzokian Albert Serra zinemagile kataluniarraren Tardes de soledad filma ikusi ahal izan zuten herritarrek eta bazkideek juntadizoa egiteko aukera izan zuten.
Zezenketen munduari eginiko erretratu interesgarri bezain mamitsua da filma. Joan zen irailean aurkeztu zuten lana Donostiako Zinemaldian, eta kritikari hainbaten onespena eta epaimahaiaren Urrezko Maskorra jaso zituen. Beraz, zinta herrira ekartzea mugarritzat jotzen du zezenzale elkarteak. Zezenzaletasuna sustatzea izanik helburu, animaliaren beraren bueltan egin ohi diren egitasmoaz gain, transmisio sozialean zein kulturalean eragiteko mota desberdinetako zitak antolatzea ere badu helburutzat Zortzikok.
Kulturaz Azpeitiko kultur kooperatibari eskerrak eman nahi genizkioke, gure proposamena aintzat hartzeagatik eta filma proiektatzeko eskainitako laguntzagatik zein prestutasunagatik. Izan bedi honakoa etorkizuneko elkarlanaren eta sinergien lehen hazi.