Asteartean, irailaren 14an, aurkeztu genion Mikel Arregi Zestoako alkateari Baio kobazuloan datozen bi urteetan egingo diren ikerketa lanen proiektua
Asier Gomez EHUko Ramon y Cajaleko ikertzailea dugu proiektuaren zuzendaritzan, eta berak argitu ditu ikerketa honetan aurreikusten diren fase guztiak
Zientzialari talde bikainarekin dator Asier Zestoako aztarnategi honetara ikertzera, eta pixkanaka aurkezten joango gara bakoitza.
Antxieta taldekoek 1990an eta 1998-1999an zundaketa bat eginez katalogatu genuen Zestoako aztarnategi berezi hau.
Printzipioz, dakiguna da Gipuzkoako faunarik zaharrena dagoela koba honetan, eta beste ezustekoren bat azaltzeko ere aukera handiak dauzkagu.