Asier Gomez-Olivencia EHUko adituak eta Monica Villalba de Alvarado UCMko adituak ikuskizun aparta eman digute; hain zuzen ere, aztarnategi bateko hezurrak nola aukeratu, osatu, identifikatu eta orokorrean ikertu azaldu digute.
Izugarria izan da ehunka hezur zatirekin nola joaten diren identifikatu, neurtu eta ikertu daitezkeen hezurdura ezberdinak osatzen ikustea.Puzzle konplikatu bat egitea bezalakoa da. Benetan lan bikaina egiten ari dira, eta gu, lagunduz, gustura ari gara ikasten.