Joan zen igandean, otsailak 13, bisita polita izan genuen aztarnategian, gure lanak nola doazen ikusten.
Zaldiak, behorrak eta moxalak ti-ta batean arrimatu dira, eta momentu batean pentsatu dugu zundaketara sartu behar ote duten, zer ari ote garen jakin-minez edo...
Bigarren zundaketara arrimatu dira, eta ez pentsa beldurtu egiten direnik.
Bisita izan ondoren, gure lanarekin jarraitu dugu, bai industen, baita lurraren galbaiketan ere.