Zestoako Arkeologia Astea hasiko da arratsaldean, Zestoako Udalak antolatuta. Gaur eta ostegunean hitzaldi bana izango dira, eta igandean, berriz, Antxieta arkeologia taldeak herri azoka egingo du Zestoako plazan.
Georgiatik Zestoara, Atapuercatik pasaz; lehenengo gizakiaren zantzuak bilatzen Urola bailaran izeneko hitzaldia eskainiko du arratsaldean Asier Gomez adituak. 19:00etan hasiko da saioa, Alonderon.
Osteguneko solasaldia Azken neandertalak Euskal Herrian izenekoa izango da, eta Joseba Rios ikerlariak gidatuko du. Hitzaldi hau ere 19:00etan eskainiko dute, Alonderon.
Zestoako Arkeologia Astea igandean bukatuko dute, Antxieta arkeologia taldeak 11:00etatik 15:00etara bitartean plazan jarriko duen herri azokarekin.
Hona hemen aurtengo Zestoako Arkeologia Astearen egitaraua, osorik:
- Gaur, asteartea. 19:00etan, Alonderon.
Hitzaldia: Georgiatik Zestoara, Atapuercatik pasaz; lehenengo gizakiaren zantzuak bilatzen Urola bailaran. Hizlaria: Asier Gomez. - Abenduak 12, osteguna. 19:00etan, Alonderon.
Hitzaldia: Azken neandertalak Euskal Herrian. Hizlaria: Joseba Rios. - Abenduak 15, igandea. 11:00etatik 15:00etara, plazan.
Herri azoka, Antxieta arkeologia taldearen eskutik.