Zestoako Altzolarats bailarako neanderthalez gehiago jakin nahian, urriko lehen aste honetan indusketa lanetan ibiliko gara Amalda III-ko aztarnategi bikainean.
Joseba Rios eta Laura Sanchez arkeologoek gidatuko dituzte aurtengo lanak ere.
Baina aurretik, Antxietako kideok ere egin behar izan ditugu gure logistika lantxoak.
Lehendabizi, Altzolarats erreka igarotzeko zubia moldatu behar izan dugu:
Jarraian, kobara gerturatzeko bide nagusiko sastraka kentzeko lanak.
Izugarria da sasiak nola hazten diren urte batetik bestera.
Kobara gerturatzeko bakarrik, izugarrizko oihanean zehar aldapa latza igo beharra dago, eta aldapa hori ere urte batetik bestera askoz handiagoa da.
Eta azkenik, kobara iristeko 30 metro bertikalak ekipatu behar dira, Neanderthal haien bizilekura iristea nahi badugu.
Dena den, gustura, merezi du, aste honetan gozatuko dugunarekin.
Aupa Amalda!