2025eko Zestoako Arkeologia Astea

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta arkeologia taldea 2025eko azaroaren 25a

Iazko herri azokan ikusgai jarritako aztarnak. (Mailo OIarzabal)

Gaur bi hitzaldi izango dira Alonderon, Asier Gomez eta Monica Villaba de Alvarado, eta Joseba Riosen eskutik. Ostegunean, hilak 27, Iñigo Arizagak emango du hitzaldia toki berean. Eta igande goizean, herri azoka izango da Zestoako udaletxe azpian.

Gaur hasiko da Antxieta arkeologia taldeak Zestoako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Arkeologia Astea. Hiru hitzordu izango ditu 2025eko Zestoako Arkeologia Asteak: hitzaldiak izango dira gaur eta ostegunean Alonderoko aretoan, eta herri azoka, igande goizean.

Hona hemen, aurtengo Zestoako Arkeologia Astearen egitarau osoa:

Gaur, asteartea

  • 19:00. Bi hitzaldi, Alonderon:
    • Hartzak Euskal Herrian, Zestoa inguruko aztarnategien garrantzia (Asier Gomez Olivencia eta Monica Villaba de Alvarado).
    • Neandertalak eta baskoniarra Amalda III-n (Joseba Rios Garaizar).

Etzi, osteguna

  • 19:00. Hitzaldia: Amabiturrieta, Zestoako altxor ezkutua (Iñigo Arizaga). Alonderon.

Azaroaren 30a, igandea

  • 11:00-15:00. Herri azoka, udaletxeko arkupean.

Ezagutu hezurrek eta harriek zientziaren bidez kontatzen dituzten egiak.

Zatoz Zestoara eta gozatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide