Antxieta arkeologi elkartearen lokala eta laborategia denean, ikasle tropel baten bisita izan dugu azaroan, aspaldiko partez. Gure gela isila ederki animatu dute beren oihu eta algarekin. Errezilgo San Martin herri eskolako ikasle txikien bisita izan dugu, Gizaki eta animalien eboluzioa historiaurrean tailerra egiteko. Txikiak izan arren, hamaika galdera egin dizkigute esan diegunean denok Afrikatik gatozela eta gure azalaren jatorrizko kolorea beltza zela.
Bisitan izan ditugun hauek dira Errezil bailarako etorkizuneko injeniariak, mekanikoak, biologoak, abokatuak edota suhiltzaile trebeak. Arkeologo trebeak izan litetzkeela ere ederki egiaztatu dute gurera egindako bisitan. Aupa San Martin herri eskola!