Astindu Armayuek taldeko kideek batzar irekia antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Astindu Armayuek

Astindu Armayuek kolektiboko zenbait kide, artxiboko irudi batean. (Astindu Armayuek)

Batzarra gaur, osteguna, izango da, 18:00etan, Emakumeen Txokoan. Interesa duen edonor bertara daiteke.

Astindu Armayuek Azpeitiko LGTBIQ+ asanbladak deituta, bilera irekia egingo dute gaur, ostegunez, Emakumeen Txokoan. 18:00etan jarri dute hitzordua, eta interesa duen edonor bertara daiteke batzarrera. "Iruditzen zaizu herri hau itxi samarra dela? Ez zaizu iruditzen arrastotik bestaldean bizi garenontzako espazio gehiegirik dagoenik? Azpeitiko kaleak beste kolore batez margotu nahiko zenituzke? Edo, besterik gabe, jakin-mina duzu komunitate hau zein komunitate ote den jakiteko... Etorri urriaren 8an egingo dugun batzar irekira!", azaldu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide