Tripontzia, erronka kolektiboa babesteko bidea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2022ko urt. 10a, 09:00

Uztailaren 2an katalanek eta euskal herritarrok ehunka gailur argiztatuko ditugu, autodeterminazio eskubidearen alde. Erronka kolektibo hori babesteko bidea da Tripontzia.

Uztailaren 2an katalanek eta euskal herritarrok ehunka gailur argiztatuko ditugu, Higer lurmuturretik Creuseraino, Pirinioetako bidean. Indarrak batuko ditugu, gure herrien autodeterminazio eskubidearen alde!

Erronka kolektibo erraldoia izango da, antolakuntza eta sinkronizazio handia eskatuko baitigu, eta finantzatu ere, denon artean finantzatuko dugu, kolektiboki. Egizu zure ekarpena Tripontzia erosiz!

Erosi Tripontzia online ala herriko kideen bidez. Zozketa urtarrilaren 17an egingo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide