Gure Eskuk gaur, astelehena, 09:30ean egin du Tripontziaren zozketa Beasaingo (Gipuzkoa) notarioaren aurrean, eta jakinarazi ditu saridunak. Zenbaki irabazlea Galdakaon (Bizkaia) saldutakoa da: 21.443.
Zenbaki hori zuen eta Behe Nafarroa seriekoa zen boletoaren jabeak 30.000 euroko diru saria irabazi du. Zenbaki horren gainerako serieak dituztenek –Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa–, berriz, bi milana euroko sariak jasoko dituzte.
Bigarren zenbaki sariduna Arrasaten (Gipuzkoa) saldua da: 14.148, hain zuzen ere. Zenbaki horren serie bakoitzak mila euro jasoko ditu.