Hasi da Gure Eskuren Furgobira, eta uztailerarte herriz herri ibiliko da. Gaur Azpeitiko plazan egingo du geldialdia Furgobirak, 17:00etatik 20:00etara. Bertan, Gure Eskuk Frantziako Tourraren karira martxan jarritako Euskal Herria Mundura egitasmoaren inguruko informazioa emango dute; izan ere, Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, Euskal Herria Mundura izeneko ekimenarekin. Euskal Herrian abiatuko da Frantziako Tourra, eta lehen hiru etapak osoki euskal lurraldeetan izanen dira. Kari horretara, Euskal Herria Mundura egitasmoa aurkeztu du Gure Eskuk, lasterketak duen oihartzuna baliatuz Euskal Herria nazioartera proiektatzeko. Erabakitzeko eskubidearen aldarria eramango duen ikurrin erraldoi bat sortzeko proiektua aurkeztua du, eta hasi da hori lortzeko dirua biltzen.
Gaur Azpeitian egingo du geldialdia Furgobirak, eta bertan egitasmoaren inguruko informazioa eta materiala jarriko dute eskuragarri.