Gure Eskuren Tripontziaren zozketarako txartelak eskuragarri jarri dituzte Azpeitiko hainbat tabernatan eta dendatan. Zozketa urtarrilaren 27an egingo dute, eta guztira 52.000 euro zozkatuko ditu Gure Eskuk. Zozketako lehen saria 30.000 eurokoa da; bigarren sarian, berriz, 2.000 euroko zazpi sari banatuko dituzte zenbaki bereko gainerako zazpi serie irabazleen artean; hirugarren sarian, azkenik, 1.000 euroko zortzi sari banatuko dizkiete zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzari.
Txartelak honako saltokietan eta tabernetan erosi ahal izango dira: Elikagunean, Kili-Kolor kopistegian, Orkatz tabernan, Bordatxo tabernan, Laubide tabernan, Urola Express tabernan, Intxausti harategian eta Urrestillako janari dendan.