Gure Eskuk Nafarroako bandera eta ikurrina ezarri ditu Olazko belardian. Ikurrinaren barruan "Euskal Herriak erabaki" hitzak irakur daitezke, gainera. "Euskal Herriko ekitaldi berezietan bertako ikurrak indartzeko helburuarekin" jarri dituzte ikur horiek. Izan ere, arratsaldean Artzain Txakur Lehiaketa jokatuko dute bertan, eta horregatik jarri dituzte banderak han.
Gaur kenduko dituzte banderak handik, eta datorren astean Arauntza aldean jarriko dituzte.