Azpeitikoop kooperatiba bidea hastera doa publikoki. Ostegun honetan izango da aurkezpena, Basazabal jauregian, 18:30etik aurrera. Herriko hainbat kooperatibak, udalak, norbanakoek eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak parte hartuko dute, eta herritarrentzat eta bestelako elkarteentzat irekia izango da.
Ekitaldian, hasieran AzpeitiKoop-en proiektuari buruzko bideo labur bat emango dugu, eta gero hitzartzeak izango dira: Mikel Ugarte AzpeitiKoop-eko Kontseilu Errektorearen izenean, Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Patxi Olabarria Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakaria eta Joane Korta AzpeitiKoop-en sorrera prozesuan talde eragilean ibilitako, Guka-ko langile ohi eta Tokikomeko langilea mintzatuko dira. Ondoren, mokadu bat izango da, jauregiko patioan.
Azpeitian kooperatibismoa indartzeko proiektua da AzpeitiKoop, prozesu zabal baten ondorioz sortutakoa: kooperatibak, udala, norbanakoak eta Mondragon Unibertsitatea aritu dira prozesuan. Batetik, kooperatiba berriak sustatu nahi dira, eta, bestetik, kooperatibismoa bultzatzeko ekinbideak egingo ditu, elkarlanean. Ostegunean emango ditugu xehetasun gehiago. Guka-ren Komunitatean kanala sortu dugu; geure komunikazio euskarriak, etzitik aurrera martxan.
Bidea hastera goaz. Ba al zatoz?