Azpeitikoopek bazkideen ohiko batzarra egingo du ekainaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia AzpeitiKoop kooperatiba 2026ko ekainaren 9a

Iazko ekainean Azpeitikoopeko bazkideen batzarra.

Azpeitikoop egiturako aldaketak eta aurtengo aurrekontua aztertuko dira ekainaren 22an, 10:00etan hasita, Dinamoa sormen gunean egingo den ohiko batzarrean.

Azpeitikoop kooperatibak 2026. urteko bazkideen ohiko batzarra egingo du ekainaren 22an, 10:00etan hasita, Dinamoa sormen gunean. Besteak beste, egiturako aldaketak, 2026ko aurrekontua eta langilearen kontratua aztertuko dituzte kooperatibako bazkideek batzarrean.

AzpeitiKoop-ek hiru bazkide figura ditu: tokiko kooperatibak, norbanakoak eta bestelako elkarteak, eta kooperatibako langilea. Gaur egun, hiru figuratan daude ordezkariak: zazpi kooperatiba daude bazkide, norbanako bat (kontu operatiboengatik jarri zen) eta langilea. Udazkenean egingo du bazkidetzako lehenengo kanpaina publikoa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide