Herenegun gauean Espainiako Radio Nacional-en tertuliakide batek, braust: "Ikusi al zenuten lehengo larunbatean 'Informe Semanal'? 1975ean frankismoaren azkenetan hildako haiez bota zuten erreportaia. Zergatik orain? Zer esan nahi zuten horrela TVEkoek, 'begira zer etarra onak ziren?'". "Etarra on" haien artean zen Angel Otaegi nuarbetarra: balaz josi zuen frankismoak. Eta tertuliakide horrek ez zuen horretaz braustakoan ezer bota.