Joxe Lizasoren emozioa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Irailaren 24an Zerain-en (Gipuzkoa) kantatu zuten Lizasotarrek, hirurek batera, bertso afarian: Joxek, Xebaxtianek eta Beñatek. Halako batean familiako kontuek irten zuten. Joxeren emazteaz ari ziren hirurak abesten, eta Joxeri kantatzea tokatu zitzaionean, bukaeran goraipatu egin zuen emaztea eta, emozioaren emozioz, bukaerako errepikapena ezin izan zuen abestu. ETBn ‘Hitzetik hortzera’-n ederki islatu zuten igandean unea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide