"(Zeruko Argia-n) Nire ondoan zegoen langile batek, Donato Unanuek, martxan jarri zuen Egin. Hark esaten zuen bazela garaia egunkari bat egiteko, abertzalea, elebiduna... Lankide batzuk eraman zituen Egin-era, eta niri Zeruko Argia-n geratzeko eskatu zidan", esan zuen lehengo igandean Berria-n Mikel Atxaga kazetari beterano ezagunak. Egunkaria sortu zenetik, makina bat azpeitiarrek lan egin dute euskarazko egunkarian, idazten eta bultzatzen, baina Egin-en sorreran ere izan zen azpeitiarrik protagonista, Mikel Atxagak garbi esan zuen bezala: Donato Unanue. Denak ere Euskal Herriko bertako komunikabideak sortzen eta garatzen lanean.