Iriondok Xalbadorri: "Larri zira?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko urr. 28a, 11:10

Orain dela 29 urte (1976ko azaroaren 7an) hil zen Euskal Herriko inoizko bertsolaririk ezagunenetakoa: Xalbador (Fernando Aire). Non eta nola eta, bere sorterrian, Urepelen, egin zioten omenaldian bertan, bihotzekoak jota. Hantxe zen Joxe Mari Iriondo azpeitiar kazetaria eta gai-jartzailea. "Xalbador saiotik bazihoala ikusi nuen, eta bromatan, 'larri zira?', galdetu nion, txizagurea zuelakoan. Eta Xalbadorrek: 'Larri niz'. Saioa bukatu baino lehen jakin genuen hil egin zela". Non hago, zer larretan, Urepeleko artzaina… Hain justu, igande honetan (urriak 30) ospatuko da Urepelen bertan, Xalbador Eguna, ohi bezala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide