Munduko ‘umerik’ indartsuena omen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko aza. 4a, 14:11

Harritzekoa: aste honetan ‘Marca’ Espainiako kirol egunkarian Aimar Irigoien errezildar harri-jasotzaileaz erreportaia zetorren, orrialdeko batekoa, mutilak esku bakarrarekin 218 kiloko harria igo duela eta. Izenburua: “Munduko ‘umerik’ indartsuena”. 19 urte ditu Irigoienek, 117 kilo pisatzen ditu, gizonkote planta du eta ‘umea’ deitu, kakotx artean bada ere? Oraintxe dela hilabete ‘Gaztetxulo’ aldizkarian ere errezildarra protagonista, elkarrizketa informal horietako batean. Honatx ‘harribitxi’ batzuk: “Hatzak zupatzen ditut: legatza entsaladarekin jaten dudanean; baita txuleta on batekin ere. / Gogoko ez duzun jakia: arroz-esnea eta mamia. / ‘Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…: ez dut `pauso’ hori eman, ‘tema’ horretan lotsati samarra naiz. / Lo seko geratu nintzen irakurriz: eskola garaietan (Azpeitian, Iraurgi Ikastetxean ibili zen). / Ikatza: jende askori, palaka gainera!; adibidez, politikariei. / Ez nioke xentimorik emango: Ogasunari”.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide