Ramon Etxezarreta PSE-EEko zinegotziak presoez hizketan jardun zuen lehengo ostiralean Euskadi Irratiko tertulian, gaietako bat hori baitzuten, eta denak (euskal preso politikoak, esan nahi da) ETAko presoak dira harentzat, hala hitz egiten zuelako hark. Eta ez. Batzuk ETAkoak dira (beraiek hala aitortu dutelako), beste asko oraindik epaitu gabe daude, beste preso asko gizarte mugimenduetakoak dira... Hor dago, adibidez, 18/98 kasua, eta begiratu inputatuta dauden lau azpeitiarrak nongoak diren: Eneko Etxeberria eta Mikel Azkune Egunkaria auzikoak, Garikoitz Etxeberria Kafe Haikakoa, eta Miren Odriozola Udalbiltzakoa. Preso sartuz gero, lau horiek zer lirateke, ETAko presoak? Arrazoi politikoengatik preso daudenak Euskal Preso Politikoen Kolektibokoak dira, izen hori hartua dute beraiek, eta hala deitu behar zaie orokorrean hitz egitean.