Euzkitzeren bertsoak Antonio Zabalari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko aza. 13a, 14:11

Antonio Zabala, Auspoa bildumaren sortzaile eta arduradunak, herri literaturaren eta batik bat bertsolaritzaren inguruan bildutako agiri eta grabazio guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utziko ditu. Ostiralean izan zen ekitaldia, eta Xabier Euzkitze azpeitiarrak prestatutako bi bertsorekin hasi zen. Bukatu ere bai. Hauek izan ziren Euzkitzeren azkeneko biak (Zabalak erabili ohi duen grafiarekin prestatu zituen). Aurrena: 'Jardun ondoren serio / adore eta jenio / gure altxorra zeuk plazaratu dezu, Antonio / Leen, utsaren jario / ez zuen ezer balio... / Gaur, berriz, zure lanari esker distira dario'. Bigarrena: 'Artzai on baten antzera / makillaz ziñan atera / Ainbeste ardi galdu ekarri diguzu etxera / Ta bordan eseri zera / pixka bat atsedentzera... / Erri xumeak jasoa zaitu erri-aldarera'.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide