DVren erosle azpeitiar hori, laster Franco zure etxean izango da; azaroaren 20an. Egun horretan sartzen da, azkeneko urte askoan bezala (badira 30 urte hura hil zela, ohean). Ez ohartu etxean izaten duzula? DVn bertan izango duzu, eskelan, Primo de Riverarekin batera, DVk berak ameto eman ondoren jartzen duenari (Fundación Nacional Francisco Francoren Gipuzkoako ordezkaritzari). Lasai, Franco Azpeitian ez da zure etxean soilik sartuko, beste 1.200 ingurutan ere bai.