Amets Arzallus bertsolariari elkarrizketa egin zioten zapatuan Berrian, eta galdera bat: Azpeitia?. Arzallusek: Lagun asko. Baditu, bai, batzuk. 2001-2002an ikasturtean, esaterako, Erniarraitzen bertso eskoletara azaldu zen. Hendaiarra da hura (aita Goiatzekoa du), baina Zumaian zegoen orduan, amonaren etxean astea pasatuz, Leioan Kazetaritza egiten ari zela eta. Jokin Urangak proposatu zion Erniarraitzen eskoletara azaltzen hasteko. Hori dela eta, Uztarria herri aldizkariak Arzallusi elkarrizketa laburra egin zion 2002ko urtarrilean, Gurien atalean. Giro polita dago. Bertsotan serio egiten dugu eta bestetik, agian garrantzitsuena, lagunarte ederra dago eta gustura etortzen naiz. Hona hasieran etorritakoan erreparo txiki bat ematen zidan, koadrila berria, eta orduan ni ere pixka bat beldurtuta etortzen nintzen.