Blog komunitatea zabalduz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko aza. 24a, 15:11

Hilabete pasatxo da uztarria.com-en blogak atala martxan dagoela. Hasieratik zortzi lagunek ekin zioten atal berrian. Honela, Alaitz Olaizola, Txetxu Urbieta, Estitxu Elduaien, Begoña Elias, Nerea Aranguren, Iosu Badiola, Xabier Alday eta Xabier Gantzarin euren burutazioak idazten dituzten euren blogetan; Juan Joxe Agirrek, berriz, argazkiak erakusten ditu.

Atal berri honekin Uztarriak herritarren parte-hartzea bilatu nahi izan du. Orain arteko emaitzak onak dira: webean irakurleen parte-hartzea oso handia delako eta bisitak igo egin direlako.

Blogen atala martxan jartzean, Azpeitiko bloga komunitatea zabaltzeko asmoa zuela adierazi zuen Uztarriak, eta horretan ari da. Honela, hemendik aurrera blogari bat gehiago izango da uztarria.com/blogak atalean. Ainhoa Odriozola da bera. Ainhoa, urteetan aritu da uztarria aldizkarian zutabegile lanetan. Orain, ibilbide berria hasiko du webgunean. Hemendik aurrera, beraz, bederatzi izango dira www.uztarria/blogak atalean aurkitu daitezkeen blogak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide