'Ankla'-k ez du bukaerarik

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko aza. 30a, 15:11

Jose Anjel Iriondo ‘Ankla’-k ez du bukaerarik. Uztarria aldizkariak aurten, maiatzean, elkarrizketa egin zion, 42 urterekin errugbian jokatzen segitzen zuela eta. “Noiz arte errugbian?”, galdera. “Uste diat hau izango dela azkeneko denboraldia”. Ba ez. Zarautz taldeak denboraldi honetarako ere “badaezpada” fitxa egin dio, eta Anklak, tentazioari ezin eutsi; orain bi aste Sestaora joan zen eta hamar minututan jokatu zuen, eta lehengo zapatuan Santanderren ordu erdian.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide